ihauteriak

pertsonaiak

erakusketa

egin mozorroa

irudiak

kontaktua

 


   
BERRIA
(2010/01/21)
Elorrio Erakusketa
 
 
 

Euskal ihauteri desberdinetan oinarritutako erakusketa da (Lantz, Altsasu, Ituren-Zubieta, Arizkun...).

Horretarako ihauteri bakoitzeko pertsonaien kopia, belarraren usaina, joaleen soinua, musika egokia... erabiltzen dugu. Honekin ikusleek aspaldiko ohitura hau ulertzea eta txunditurik gelditzea lortzen dugu.

Birsorkuntza hauek testu batek laguntzen ditu. Hauetan erritoaren oinarri eta  erranahia azaltzen dira (Barandiaran, Satrustegi, Jimeno Juriok eta bertze batzuk egindako ikerketetan oinarrituz).

Aitzinean aipaturiko erakusketari Iruñeako Iñigo Goikoetxandiaren margolanak gehitzen ditugu. Hauen gaia inauteriak direlarik. Margolanak salgai daude.

BEHAR TEKNIKOAK

18 m. luze eta 3 m. zabal behar dugu. Altueran, gutxienez 2,40 m. behar dugu eta argiztapen ona (ahal dela mugikorra). Honi, ikus-entzunezko ekipoa konektatzeko argindarra.

Zatitu ahal denez, erakusketa jartzeko momentuan ere modu batean baino gehiagotan egiten ahal da. (bi ilaratan, hiru ilaratan,...). Lokalaren arabera egiten ahal da. Hori bai, ez da gomendagarria, horrela bere begi-efektua eta formazio-efektua galtzen baitu.

Erakusketa segurtasun soka batek inguratzen du ukitu ez dezaten. Beharrezkoa da erakusketak irauten duen bitartean kutxak-eta gordetzeko leku bat.

Egutegia, prezioa,... eta bururatzen zaizuen guztiaren inguruan galdeiguzue.

ahari@ahari.org

Jasotzen dugun dirua erakusketaren mantentze lanetan eta jarduera kulturaletan berrinbertitzen dugu.