|
Euskalerriak hain
berandu eta era motelean izandako kristautasunak izugarrizko desberdintasunak
sorrarazten ditu euskal folklorean, gaur egun irauten dutenak.
Esan dezakegu kristautasun
aintzineko eta gibeleko ohiturez, mitoz eta leiendaz, hots, elkarrekin
iraun egin duten bi folklorez desberdinez. Egun Euskalerriak dituen
zenbait ohitura jentilen garaikoak edota kristautasun garaikoak
diren ziur ezin baitugu esan.
Dena den, Kristo aurreko
euskaldunak, Jentilak zirenak, mendialdean bizi ziren artzain eta
ehiztariak eta horren lekuko dugu euskal kulturaren ardatz nagusia.
Urteen poderioz haien hizkuntzak eta kulturak atzerritik jasotako
aldaketak izaten ditu, hala eta guztiz ere, kulturak, ohiturak eta
folkloreak bertakoa izaten jarraitzen dute. Hori guzti horren lekukoa
euskal ihauteriak dira, gurasoek seme-alabei kontatutako ohiturak
gaur egun arte iritsi direnak.
Horrexegatik Iruñean
kokaturik dagoen Donibane Auzoan, 1977. urtetik aurrera, mendetan galtzen den ohitura hau berrezkuratzeari ekin
diogu ihauterietako pertsonaiak berrezkuratzen eta otsaileko bigarren
asteburuan auzoko ihauteria ospatzen. |