ihauteriak

pertsonaiak

erakusketa

egin mozorroa

irudiak

kontaktua

 


 

JOALDUNAK

Ituren eta Zubietako ihauterietako pertsonaiak. Galtza urdin, galtzerdi txuri eta albarkak. Ator txuri, azpiko gona txuri eta ardi larruz osatzen da zanpantzarraren janzkera. Ardi larrua herri bakoitzaren arabera da, Zubietakoak gerrialdean bakarrik daramate, Iturengoak berriz, sorbaldak, bizkarra eta gerriak estaltzen dute larru azalekin. Buruan TTunturra daramate, Arrano lumak puntan eta koloredun zintekin apainduta dutelarik. Eskuan izopoa (Zaldi buztanez eginiko makiltxoa) dute espiritu zitalak alde eginarazteko.

Euskal Herriko ihauteririk zaharrenetakoak direla ezin uka daiteke, gaur egun guregana iritsi diren gutxienekoak direla ahantzi gabe.

Etnologoen iritzietan ihoal, zintzarri eta abarren soinuez lurra esnarazi nahi zutela neguko loaren ondoren.


Kondairak batek dio sorginak alde eginarazteko erarik onena kanpai, zintzarri eta ihoalen antzeko tresnekin dela. Behin batean sorgin zital batek oso negu gogorra zela eta, eguzkia hiltzea erabaki zuen. Erabakitzea eta egitea biak bat izan ziren. Gauzak horrela ikusirik Ituren eta Zubietako gizonek, hango agure jakintsu batek errana, ihoalak bizkarran jarri eta sorgina izkutatzen zen kobazuloarengana jo zuten. Sorginak ihoalen zarata jasateko ezintazunean, ilargiraino aldegin zuen ihoalak sortutako zarata saihesteko.

Egun ilargi beteko gauetan ilargian mugitzen den puntu beltz bat ikus daiteke, sorgin zitala da, urtero ihoaldunek egiten duten zarata dela kausa ezin itzuli dagoela.

Aitzinean ‘zanpanzarra’ soilik gizonek osatzen dute. 90ko hamarkadatik aurrera, emakumeek naturaltasun osoz joareak astintzeari ekin zieten.

Egun Euskal Herriko auzo eta herri desberdinetan joaldun taldeak sortu dira. Zubieta eta Iturengoen kopiak dira (batzuk bertzeak baino hobeak). Horregatik eztabaida sakon bat sortu zen desnaturalizazioa ardatz zuena. Hala ere, egun ez du horrenbertze garrantzirik.

DONIBANEKO IHOALDUNAK

Iruñeko Donibane auzoan 1990 urtean Donibaneko Ihoaldunak taldea sortu zen helburu argi batekin: herri ihauteria bultzatzea auzoan. Nahiz eta ihauterietako ohitura izan, taldea urte osoan zehar emanaldiak Euskal Herri osotik egiten ditu.

Taldea auzoko jendearekin osatzen da eta beraien ilusio, esfortzu eta lanarekin hain gurea eta berezia den ohitura hau bizirik  mantentzea lortu du.

Mikel Laboarekin

La kontxa. Donostia

Iruñean

 

 

   
Ihoaldunak Hartza Beste pertsonaiak